“Oroimenean” bertso saioa izango da martxoaren 3an arratsaldeko 19:00tan Baraiñango kultur etxean.

Txakur Gorria Sormen Kolektiboak ahalegin berezi bat egin nahi izan du bertsolaritzaren hastapenetatik gaur arteko historia zalantzan jarri eta, ikusezin izandakoak ikusaraziz, bertsolaritzaren genealogia feminista posible bat berridazteko.

Emakumez osatutako bertso-saio honetan, bertsolariek genealogia honen parte diren datuak eta gertaerak izango dituzte kanturako abiapuntutzat. Gainera, berridatzitako historiaren mugarri ezberdinetan oinarritutako irudiak egongo dira erakusgai.