Berriobeitirekiko Orreaga musika eskolako bandak bi kontzertu antolatu ditu ekainerako. Biak Artikaberriko plazan egingo dira, arratsaldeko 6etan eta lehenengoa ekainaren 7an izanen da eta ekainaren 10ean bigarrena. Gainera, eta honekin lotuta, Orreaga musika ekolako matrikulazioak egiteko epea zabalik da ekainaren 6ra arte. 4 urtetik gorako haurrek eman dezakete izena eta arauak, tasak eta matrikularen prozedimendua udalaren webgunean kontsulta daitezke.