“Ostalaritzarekin bat!” kanpaina martxan da. Bertako ostalaritzan kontsumituz, 15 euroko 60 kupoien zozketan hartuko da parte. Ekimen hau, maiatzaren 8ra arte egonen da martxan.
Gaia aldatuz, Erripagañan garbigune mugikor berria jarri dutela jakinarazi dute. Larunbatetan 16:00etatik 21:00etara egonen da, jaiegunetan izan ezik, Erripagaña etorbidearen eta Lisboa kalearen bidegurutzean.