Ostegun, ostiral eta larunbat honetan, Iruña Stock kanpaina itzuliko da hiriko saltokietara.

Aurtengo edizioan, hiriko ehun bat establezimenduk hartuko dute parte, hainbat sektoretakoak. Iruñeko Udalaren ekimen bat da, merkatarien elkarteekin lankidetzan, hiriko merkataritza dinamizatzea helburu duena, eta hiru egunetan establezimenduetan bertan deskontuak egitea.

Kanpainari atxikitako establezimenduak Iruña Stock 2022 ‘promozioaren kartelarekin identifikatuko dira, eta toki ikusgarri batean jarriko dira, bezeroei jakinarazteko aukeratutako egunetan deskontu bereziak dituzten produktuak eskaintzen dituztela prezioetan