Otsailaren 28tik martxoaren 4ra, haur hezkuntzako 1. mailatik lehen hezkuntzako 6. mailara bitarteko haurrek, ihauterietako hiri jardueretaz gozatzeko aukera izango dute.

Ordutegia goizeko 9:00etatik 14:00etara izango da, sarrera malguarekin 7:30etatik 9:00etara. Jarduerak Tartalon burutuko dira eta izen emateak 65 euroko prezioa izango du. Gainera, hala nahi dutenentzako jantoki zerbitzua eskainiko da 14:00etatik 15:30etara irteera malguarekin. Izen-emateak otsailaren 9tik 16ra egin behar dira