PA-30 ingurabidea osorik eraldatuko da Uharten, eta, horri esker, egunean 23.000 ibilgailu baino gehiago ibiltzen diren bide-zatian bide-segurtasuna hobetuko da.
Lurralde kohesioak 1,8 milioi euroko lizitazioa egin du semaforo bidezko pasabideak eraikitzea, oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide berria egitea eta Ollokiko biribilguneak birmoldatzea aurreikusten duten lanetarako.