Zizur nagusian, udarako padel ikastaro trinkoak prestatu dituzte abonatuentzat. Ordubeteko 5 saio eginen dira, astelehenetik ostiralera eta 7 txandatan emango da. Txanda horietako bakoitzak 4 ordutegi eskainiko ditu. Ziurrenik, goizekoak haurrak izango dira (7 eta 14 urte bitartekoak) eta arratsaldekoak gazteak eta helduak (15 urtetik aurrera). Eskariaren araberakoa izango da. Haurrentzako ikastaroen prezioa 35 eurokoa izango da eta gazte-helduentzako ikastaroena 50 eurokoa. Izen emateak maiatzaren 31ra arte egin daitezke online, kirol mostradorean ala telefono bidez