
Pandemiaren ondorioz urtebeteko itxaronaldiaren ondoren, 22. Korrikak bere zangoak jarriko ditu Aranguren Ibarrean.
2022ko martxoaren 31n hasiko da, eta apirilaren 10ean amaituko da. Apirilaren 2ko goizean Mutiloa zeharkatuko du.Bi kilometro ibiliko da Mutiloan: 522. kilometroa, Irulegi Euskara Taldeak egingo duena, eta 523. kilometroa, zeinetan lekukoa Aranguren Ibarreko Udalak hartuko duen.
Epe horretan zehar, hainbat ekintza antolatuko dira Korrika 22ren inguruan, martxoaren 12ko Bertso Bazkaria, martxoaren 27an Korrika Txikia Taxoaren eta baita gehiago ere.