Parmako bastioia eta bateria baxua birgaitzeko lanek aurreikusitako erritmoan egiten dute aurrera.
Gaur goizean, Udaleko Hirigintza Batzordeko eta Gerentziako kideek, Enrique Maya alkatearekin batera, gotorlekua bisitatu dute, obraren exekuzioaren egoera ikusteko eta lanen jarraipena egiten duten udal teknikarien eta obraren proiektua eta zuzendaritza idatzi duen taldearen, Marta eta Miguel Monreal Vidal arkitektoen eta lanen arduradunen, Construcciones Leache, azalpenak jasotzeko.
Obretan zehar, Iruñeko gotorlekuaren jatorrizko trazadura osatzen jarraitzen duen aurkikuntza bat gertatu da: beheko bastioiaren eta aurrez aurre duen hormaren arteko lubanarroan, adreiluzko arku bat agertu da, Arrotxapeko Ateko zubi altxagarrirako sarbidea emango zuena.