Barañainen, pegatina lehiaketa abiatu dute. “Eta uda honetan, zer? Parrandan ibili eta ganbara erabili” lelotik abiatuta, pegatina baterako diseinu bat sortu beharko da, aisialdi eta denbora libre osasungarria adierazi eta sinbolizatuko duena, gaur egun COVID-19aren ondorioz sortu den errealitatea, adiskidetasun eta maitasun-harreman osasungarriak, tratu onak, berdintasuna, aniztasuna eta inklusiboa kontuan hartuta, besteak beste. Diseinuak originalak, norberak sortuak eta argitaratu gabeak izan beharko dira. Lanak teknika librearekin egin ahal izango dira, zuri-beltzean edo koloretan. Proposamen guztiak DIN-A4an aurkeztuko dira, 9,5 cm-ko diametroko formatu zirkularrean, eta urtea agertu beharko da.
Barañainen erroldatutako gazte guztiek parte hartu ahal izanen dute, 12 eta 30 urte bitartekoak badira. Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izanen du. Lanak Gazteriarentzako Baliabide Zentroan aurkeztu behar dira, apirilaren 26tik maiatzaren 31era bitarte, biak barne, Zentroa zabalik dagoen orduetan. Bi sari izanen dira: 100,00 €-koa bata eta 75,00 €koa bestea, txartel itxurakoa. Txartela Barañaingo edozein denda edo zerbitzutan trukatu ahal izanen da. Zinemarako sarrera bat banatuko da, aukeztutako lehenengo lanentzako. Informazioa daramaten oinarriak eta kartela udalaren webgunean eskura daitezke.
Horretaz gain, Herritarrei zuzendutako inkesta bat egin dute Arga ibaiaren gaineko zubiaren eraikuntzari buruz. Maiatzaren 4, 5 eta 6an, udaletxeko erabilera anitzeko gelan, 9:00etatik 14: 30era eta 16:00etatik 19: 30era aurki daiteke.
Bestalde, Maiatzaren 15ean, larunbata, Otaku Day Barañain izango da Baragazten, 11:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era, doako sarrerarekin. Bertan, Bideo-jokoak, Manga liburutegia, Txapelketak eta Lehiaketak izanen dira. Txapelketak eta lehiaketak arratsaldez egingo dira eta guztietan sariak egongo dira irabazlearentzat. Izen-emateak Baragazten edo telefonoz egin ahal izango dira maiatzaren 14ra arte edo egun berean.
Gainera, larunbat honetan, Terraza artearekin ekimena abiatuko da olcairum ensemble taldearen kontzertuarekin. Arratsaldeko 7etan izango da Barañaingo kulturagune plazan eta sarrerak doainik izan arren, lehenagotik izena eman beharko da online. Eta Barañainekin bukatzeko, Txotxongiloaren Jaialdia ospatzen ari da. Egitaraua eta sipnosiak udalaren webgunean kontsultatu daitezke eta aurretiko sarreren eskuratzea, online eta doain egin daiteke maiatzaren 7ko arratsaldeko 7eak arte.