
Petri Atarrabiako XXXIII. Kontakizun lehiaketa abian da.
Lanak aurkezteko epea 2022ko martxoaren 18an amaituko da.
Herriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako III. zikloko edo Bigarren Hezkuntzako I. zikloko ikasleek, eta herrian bizi eta beste ikastetxe batzuetan ikasten duten ikasleek parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Kontakizunak gai librekoak eta originalak izango dira, gutxienez folio batekoak eta gehienez laukoak, alde bakarretik. Parte-hartzaile bakoitzak kontakizun bakarra aurkeztu ahal izango du.