Bizilagun bat, Zizur Nagusiko pinudiaren gunearen etorkizuna aztertzen ari da bere gradu amaierako lanean. Horregatik, eta bizilagun hau laguntzeko asmoz, udalak webgunean inkesta bat partekatu du, ideiak eman ahal izateko. Inkesta maiatzaren 3ra arte betetzeko aukera izanen da eta lan honen balizko garapena, bidegarritasuna aztertu ondoren baloratuko da.

Eta horretaz gain, Zizurren, igande honetan, maiatzaren 2an, artisautza azoka egingo da Erreniega Plazan goizeko 10etatik 15etara. Edukieraren kontrola eta COVID neurriak egongo dira eta guztira, 22 postu izango dira: Elikadura, artisautza eta ofizioak.