San Bartolome gotorlekuak tamaina handiko antzara-joko bat eskainiko du ohiko ordutegian. Jokoa erabilera librekoa da, eta haren taula Donejakue bideko mapa zifratu bat da, Tenplarioekin lotuta. Abuztutik urrira bitarte, Iruñeko Udalak, Nafarroako Kazetarien Elkartearekin elkarlanean, betiko joko hori berrikustea proposatzen du, non jatorria, oro har, ez baita oso ezaguna herritarren artean.

Nahi duen orok, ahal dela 8 urtetik gorakoak, gotorlekura hurbildu daitezke, astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara, eta igandeetan, 11:00etatik 14:00etara. Patua irudikatzen duten bi dadoak eskuragarri daude zentroaren informazio-gunean. Partidek gehienez lau jokalari onartzen dituzte, eta zentroan bertan eskuratzen ahal da jokoaren lauki bakoitzaren esanahiari buruzko informazio labur osagarria. Halaber, informazio osagarria Udalaren webgunean izanen da eskuragarri.