Barañainen, streamer mundua, LIVE ikastaroa eskainiko dute euskaraz urriaren 19 eta 26ean arratsaldeko 5:30tatik 7:30tara.

Streaming bat martxan paratzeko beharrezko erremintak zeintzuk diren ikusteaz gain, kanal bat sortu eta edukia nola igo ikusiko da ikastaroan. Liburutegiko telezentroan eskainiko da eta izen emateak online egin daitezke.