Uda honetan hasiko dira Txantrea auzoko Donejakue Bidea parkearen bigarren faseko obrak, eta Udalak 2,3 milioi euro inbertituko ditu. Esku-hartzeak etxebizitzetatik gertu dagoen luzetarako pasealekua osatuko du, eta Burlatarekin lotzeko bideak antolatuko ditu, irisgarritasuna hobetuz.