Antsoainen, haur eta lehen hezkuntzako umeentzat 2021eko udako txokoa eta jostaldia antolatu dituzte. Uztailaren 19tik abuztuaren 6ra izanen dira euskarazko eguneko udaleku hauek, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13.00 bitarte. Eguraldia lagun, kanpoko jarduerak eginen dira nagusiki, eta, behar izanez gero, Lotza kulturagunean elkartuko dira taldeak. Haur Hezkuntzako 1, 2 eta 3 mailetako haurrei eskaintzen zaie jarduera hau; eta Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik hasi eta seigarrena arteko ikasleei. Izen ematea ekainaren 1etik 4ra izanen da. Plaza kopurua mugatua denez, Antsoainen erroldatutakoek eta hiru asteetarako apuntatzen direnek izanen dute lehentasuna; gero, bi astez pare hartu nahi dutenek, eta, azkenik, bakar batean apuntatzen direnek. Plazak baino izen-emate gehiago jasoko balira, zozketa eginen litzateke. Izen-ematea bukatu ostean, Lehen Hezkuntzako haurrak adinaren araberako taldetan banatuko dira. euskera@ansoain.es helbidean eman behar da izena edo bestela, telefonoz. Bete beharreko dokumentuak eta prezioak, online eskura daitezke, udalaren web orrian.