Hurrengo ikasturterako Eguesibarko udal musika eskolan aurrez izena emateko epea zabalik da maiatzaren 21era arte. Bestalde, udarako programazioa jada eskuragarri jarri du udalak webgunean, eta bertan kontsulta daitezke jarduerak, irteerak eta izen emateko prozedimenduak.

Agendari dagokionez, igande goizean, 12:30tan, ipuinak eta hitzekin egindako malabare jolasak ikuskizuna eskainiko dute arte eszenikoetako haurrentzako programaren barne. Jarduera hau doakoa izanen da baina lehenagorik izena ematea beharrezkoa izango da. Eta azkenik, igandean ere, baina arratsaldeko 5:30etan, zine klubaren lehenengo saioan, Yesterday filma ikusteko aukera izanen da Eguesibarko udal liburutegian. Jarduera honetako sarrera ere musutruk izanen da, baina whatsapp bidez lehenagotik izen eman beharko da.