Udalak Iruñeko Hiri Behatokia argitaratu du bere webgunean, demografia, ekonomia, segurtasun, ingurumen, gizarte-ongizate eta hezkuntzari buruzko informazioa emateko, aldika eguneratzen diren 200 adierazle erabilita, eta horrez gain barne hartzen ditu besteak beste, aurretiko azterlanak, hauteskunde-emaitzak eta alderaketa bat Eurobarometroari dagokionez.
Zeharkako ikuspegi batetik abiatuta, bide ematen du egungo egoeraren diagnostikoa egiteko, epe luzerako helburu estrategikoak ezartzeko, helburuok erdiesten lagunduko duten jarduketa-ildoak zedarritzeko eta haien betetze-maila ebaluatuko duten jarraipen-adierazleak sortzeko.
Bost dimentsio ezarri ditu: klima-aldaketa eta jasangarritasuna, gizarteratzea, kudeaketa publiko berritzailea, kultura eta turismoa, eta ezagutzaren ekonomia. 2030 Estrategia sektore eta maila anitzeko zeharkako ikuspegi batekin egin da, eta hiriko 100 bat eragile giltzarrik eta 1.000 lagun baino gehiagok parte hartu dute. Ikusmuga hamarkada batean jarrita, etengabe berrikusiko den prozesu irekia izanen da, etorkizuneko apustuak bideratuko dituena.