Udalak oinezkoen beste lau pasabide semaforodun planteatu ditu Sanduzelaiko biribilgunearen inguruan mugikortasun murriztua dutenen joan-etorriak errazte aldera. Lanek barne hartzen dituzte beste bi autobus-geltoki futbol-zelaiaren inguruan eta oinezkoendako beste pasabide semaforodun bat Sanduzelaiko etorbidean.