Uharte eta Atarrabia ‘Geuretik sortuak’ proiektuan parte hartzen ari dira.

Udalbiltzak antolatutako lehen kultur-egitasmoa da Geuretik Sortuak.

Bidelagun, Euskal Herri osoko 37 udal eta herriko etxe izan ditu. Proiektu honek euskal kultura Euskal Herriko bazterretara eramatea du helburu, sormen-egonaldien eta bertatik sortzen diren obrekin egingo den hedapen-zirkuitu baten bitartez, euskaratik ekoizpen artistiko eta kulturala sustatzeko.