Udalbiltzak antolatutako lehen kultur-egitasmoa da Geuretik Sortuak. Bidelagun, Euskal Herri osoko 37 udal eta herriko etxe izan ditu.
Proiektu honek euskal kultura Euskal Herriko bazterretara eramatea du helburu, sormen-egonaldien eta bertatik sortzen diren obrekin egingo den hedapen-zirkuitu baten bitartez, euskaratik ekoizpen artistiko eta kulturala sustatzeko.
2021 urte hasieran, beka deialdi bat abian jarri zuen Udalbiltzak. Guztira 73 proposamen jaso ziren eta 26 artista izan ziren hautatuak.