Uharte ezagutu Orientazio jardunaldian erabilitako aplikazioa zabalik utzi dutela jakinarazi dute. Helburua Uhartetik ibilbide bat egitea da, ondo pasatuz eta bidenabar, Uharte hobeto ezagutuz. Ibilibidea 20 puntuz osatuta dago, eta haietatik pasatzean, aplikazio mugikorraren bidez, ibilbidea osatzen joateko. Ibilbidearen mapa, aplikazioaren tutoriala eta QR kodea online daude eskuragai.