Uharten, garapen emozionalerako eta trebetasun sozialetarako bitartekari artistikoen taldea eginen dute. 12 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzendutako espazio honetan, jarduera artistiko, plastiko, narratibo eta abarrekin izandako esperientzien bidez, mugak jartzen, besteak zaindu eta norbere burua zaintzen, bizi eta sentitzen duguna partekatzen, emozioak modu aske eta espontaneoan adierazten, harremanak izateko modu desberdinak aurkitzen eta lagunduak sentitzen ikasiko da. Taldea abuztuak 9, 11,13, 16, 18 eta 20ean elkartuko da, 11:00etatik 13:00etara. Izen-ematea, aldiz, ekainaren 23ra arte egin daiteke 30 euro ordainduta.