Udari begira, garapen emozionalerako eta trebetasun sozialetarako bitartekari artistikoen taldea osatuko dute. 12 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzendutako espazio honetan, jarduera artistiko, plastiko, narratibo eta abarrekin izandako esperientzien bidez, mugak jartzen, besteak zaindu eta norbere burua zaintzen, bizi eta sentitzen duguna partekatzen, emozioak modu aske eta espontaneoan adierazten, harremanak izateko modu desberdinak aurkitzen eta lagunduak sentitzen ikasiko da. Abuztuak 9, 11,13, 16, 18 eta 20ean izanen da; 11:00etatik 13:00etara. Izen emateak ekainaren 14tik 23ra egin beharko dira online ala Uharteko gizarte zerbitzuaren bidez eta prezioa 30 eurokoa izanen da.