Uharten, datozen egunetan Emakumea eta kirola hamabostaldia ospatuko dute. Bihartik urriaren 31ra arte, emakumezkoen kirola erakusketa izanen da ikusgai kultur etxean. Bestalde, urriaren 22an, ostirala, Hijas de Cynisca pelikula ikusteko aukera izanen da arratsaldeko 7etan kultur etxean. “Hijas de Cynisca” Beatriz Carreteroren film dokumentala da, kiroleko genero-desberdintasunari buruzkoa, bizi garen gizartearen isla. Eta hamabostaldiarekin bukatzeko, urriaren 29an, ostirala, mahai ingurua egingo dute, emakumeak kirolean izenburupean.