Uharten, Jostailuen erakusketa gidatua eginen dute, familian euskaraz gozatzeko. Euskarazko jostailuak, ez sexistak eta ez belikoak erakutsiko dira, haur euskaldunak dituzten familientzat. Azaroak 26 17:00etatik 19:00etara eta azaroak 27 goizeko 11:00etatik 13:00etara eginen dira bisitak Kultur Etxeko Areto Nagusian Dindaia Fundazioaren eskutik. Plaza kopuru mugatua izango da eta sarrerak udalaren webgunean eta Kultur etxeko atezaintzan eskura daitezke