Atarrabian, herriaren tarteko Ultzama ibaiaren ingurumena leheneratzeko eta haren hidraulika hobetzeko plana egin dute. Txostenak San Andres eta Iongraf zubiaren parean Ultzama ibaian egin daitezkeen ekintza zuzentzaileak jasotzen ditu. Eta txostena bera eta baita punto garrantzitsuenen laburpena udalaren webgunean aurki daitezke.
Bestalde, gaur, arratsaldeko 8etan, Rebel Jazz Quartet bandaren kontzertua izanen da Kultur etxeko antzokian. Sarrerak 5 eurotan eskuratu daitezke txarteldegian eta 4 eurotan interneten. Gainera, bihar, “Novecento, la leyenda del pianista en el océano” antzezlanaz gozatzeko aukera ere izanen da antzokian, arratsaldeko 8etan. Ikuskizun honetarako sarrerek 4 euroko prezioa dute txarteldegian eta 3koa interneten.
Eta Atarrabiarekin amaitzeko, “Una lectora desaforada” antzerkia egonen da igandean arratsaldeko 8etan antzokian. Obra honetarako sarrerek ere 4 euroko prezioa dute txarteldegian eta 3 interneten.