Urri osoan zehar, eta Udazken solidarioaren jardunaldien barruan, Afrotopia erakusketa bisitatzeko aukera izanen da kultur etxean. Felwine Sarr idazle, ekonomialari eta musikari senegaldarrak afrotopía terminoa sortu zuen 2016an. Bere liburuan, Casa Africako saiakera bildumaren parte dena, afrikar kontinenteari begiratzeko modu berri bat proposatzen du, kontinenteko autore askok eskatzen duten deskolonizazio mental horren alde eginez. Erakusketa Afrikako 35 argazkilari gaztek ACERCAk antolatutako hiru tailerretan egindako lanen aukeraketa da. Argazkien bidez, artista hauek Afrikako utopia propio honi buruzko hausnarketak islatzen dituzte.
Gainera, Udazken Solidarioaren barne kokatuta ere, gaur Gurumbé. Canciones de tu memoria negra film dokumentala proiektatuko dute 7:30tan, Espainiako esklabotzaz eta herri kulturan geratu den ondareaz hitz egiten duen film dokumentala.