Antsoainen ekimen bat jarri da abian usoen kontrol biologikorako. Zehazki, belatz handia espezieko bikote bat ekarri nahi dute herrira, bertan habia egin dezaten, espezie hori usoaren harrapari naturala baita. Proiektua “hacking” deritzon teknikaren bidez egiten ari da, hau da, itxian jaiotako espezie horretako kumeak hazten dira eta, behin helduak direnean, Antsoain beren jatorrizko lekua dela identifikatu behar dute, herrira etorri eta habia egin dezaten. Ekimena arrakastatsua izan datoki askotan eta, horren ondorioz, belatz handia hiri horietako biodibertsitatean txertatua dago