Otsailaren 14, 15 eta 17an, Yamaguchiko Liburutegi Publikoak ahalduntzeari eta gaitasun pertsonalak garatzeari buruzko hiru tailer antolatu ditu 65 urtetik gorakoentzat.

Nafarroako Psikologoen Elkargoko profesionalek emango dituzte, eta San Juan auzoko Pertsona Nagusiaren aldeko Itunak garatutako jardueren barruan sartzen dira. Parte hartzeko izena eman behar da liburutegian bertan.