Mia y el león blanco’ filmak abiatuko du gaur Etxabakoitzeko parkean Zinema-gauak zikloaren beste edizio bat. Iruñeko Udalak, Civivox sarearen bidez, hogei film programatuko ditu hiriko hamar auzoko parke eta plazetan, hilabete honetan zehar, abuztuaren 2tik 27ra bitarte, astelehenetik ostiralera. Proiekzioak 22:00etan izanen dira, sarrera libreaz edukiera bete arte, eta egungo araudiak COVID-19aren aurka ezartzen dituen  segurtasun- eta babes-neurri guztiak beteko dira.

Filmak honako toki hauetan proiektatuko dira: Etxabakoitzeko parkean, Iturramako bulebarrean, Buztintxuriko pasealekuan, Salestarren patioan (Txantrea), Gortari Doktorearen plazan (Sanduzelai), Yamaguchi parkean, El Lago IP-ko patioan (Mendillorri), Ezpeletaren jauregian (Alde Zaharra), José Vila IP-ko patioan (Milagrosa) eta Maiteminduen parkean (Arrotxapea). Espazio horietako bakoitzean bi proiekzio eginen dira asteko egun berean bi astez jarraian. Ikusgai egonen diren film gehienak edozein adinetako ikusleei zuzenduta daude edo haurrendako bereziki gomendagarriak dira.