Ziudadelako Labeak gizonezkoen estereotipoak eta rolak aztertuko ditu ‘Larruazalaren azpian: translazioak eta disonantziak’ erakusketan. Maiatzaren 15era arte ikusgai izanen den Jaime Eguaras Roa Lizarrako artistaren
erakusketak argazki, eskultura eta ikus-entzunezko lanak jasotzen ditu.