Zizur Nagusian, berdintasunari eta maskulinitate eredu berriei buruzko gida didaktikoa prestatu dute. Zizur Nagusiko Udaleko Berdintasun eta Kultura eta Euskara zerbitzuek bultzatutako proiektua da; ikastetxe publiko eta familiei zuzendua. Helburua irakasleei eta familiei tresnak eskaintzea da, haurrekin genero-rolak lantzeko eta maskulinitate-eredu hegemonikoa zalantzan jartzeko. Gida hau, udalaren webgunean aurki daiteke edonorentzat eskuragarri