Zizur nagusian taxi geltoki berria egonen da gaurtik aurrera San Kristobal Errondan, Fitovet albaitariaren eta Lucia Zabala ile-apaindegiaren artean. Taxien geltokiaren ondoan, txandakako aparkatzeko bi plaza jarriko dira (urdinak), tokiko saltokietan kudeaketak eta erosketak egiteko aparkalekua errazteko, aparkatzeko gehieneko denbora batez.

Gainera, geltokiaren aurrean, taxientzako itxarote-tokiak gordeko dira, zerbitzu bat egitera ateratzen direnean geltokian aparka dezaten. Taxi geltoki zaharra kendu egingo da eta ostiral honetatik aurrera ez da martxan egongo