Joan den ostegunean, Geroa Bai, EH Bildu, PSN eta atxiki gabeko zinegotziaren udal taldeek Zizur Nagusiko bideoseguritate kameren proiektua bertan behera uztea erabaki zuten. Joan den urriko osoko bilkuran aurrekontuen aldatzea onartu ondoren, eta jarduerak gizartean sortu duen ezinegona ikusita, Udalak proiektua erretiratzea erabaki du, dagoeneko jarrita daudenak eta behar bezala funtzionatzen ez dutenak bakarrik ordezkatuz.