Iruñerriko albisteak
Media Lunako igogailu panoramikoa itxita egonen da asteartetik igandera motorra aldatzeko
Pieza hori 2011ko otsailean azpiegitura inauguratu zenetik egon da funtzionamenduan eta berritu behar da https://youtu.be/p4X7N0QBaUQ
Joseba Asiron Iruñeko alkateak agerraldia egin zuen atzo goizean, euriteen aurrean hiriaren egoeraren berri emateko
Udalak bertan behera mantenduko Arrotxapeko gune urdina gaur 16:00ak arte https://youtu.be/6FxH8XpIL5I
Iruñeak Sanduzelai auzoa eraldatzeko prozedura abiatu du, eta urtebetean amaituko da biribilgunea eta bere ingurua barne hartuko dituen jarduketa-plan batekin
Martxotik abuztura bitarte ideia-lehiaketa bat eginen da; udazkenean, partaidetza- prozesu bat, eta urtarrilean, planaren amaierako idazketa adjudikatuko da https://youtu.be/P3ktRP462Gc
Argaren ur-goraldiak hainbat errepide moztuta utzi ditu Iruñean
Astelehen gauean larrialdiko 0 maila aktibatu da Lesakako Bidasoa errekaren uholdeengatik https://youtu.be/f2ONi_DDaDw
Israelekin harreman guztiak apurtzea eta genozidioa amaitzea eskatu dute Iruñean
https://youtu.be/KCtWpQR3bOI
Gaur ireki da Iruñeako Gaztediaren Etxean informatikako doako 14 lantegietan eta udaberriko 36 ikastaroetan eskainitako 966 plazetan izena emateko epea
Bigarren hiruhilekoko berritasunen artean, argazkigintza, flamenko fitnessa, ikatz-ziriz marrazteko lantegia, dance komertziala eta upcycling lantegia dira aipagarrienak https://youtu.be/A5SdR7D3jns
Iruñeako Udalak Sanferminetako Mahaia osatzen duten talde guztiei bidali die txupinazoa nork jaurtiko duen aukeratzeko parte hartzeko prozesurako dokumentazioa
Otsailaren 28an (asteazkena), mahaiak beste bilera bat eginen du kolektiboen proposamenak jaso eta sanferminetan espazioak lagatzeko prozesua abian jartzeko https://youtu.be/65bcNY3mQMY
Euskararen erabilera eta ezagutza sustatzeko martxoko KORRIKAren kilometro bat erosi du Udalak
https://youtu.be/7LHgQlKv7Jk
Iruñeko harresi-esparrua eta Zitadela mantentzeko eta kontserbatzeko kontratuak 10 urte bete ditu etenik gabe funtzionatzen
Ziudadelako 19.300 m2, Parmako Entzierro-Baluarte ingurua eta Magdalena zubia dira 2023an atzemandako espazioetako batzuk. https://youtu.be/rmQuKLxxyBg
Iruñeako udaletxeko "Planta Noblea" ren balkoiek jatorrizko itxura berreskuratu dute, lehoi guztiak urre kolorekoak
Iruñeko Udalak fatxadako brontzezko, burdinazko eta letoizko elementuak zaharberritu ditu, "Justizia" ren eskulturakoak barne. https://youtu.be/OBG43uI97-s
Iruñeko Udalak LGTBI+ Sexu eta Genero Aniztasunaren eta Berdintasunaren I. Udal Plana izango du apirilean
Gaurtik aurrera, herritarrek aurretiko txostenen berrikuspenean parte hartu ahal izango dute, edukiak online galdetegi baten bidez sartzeko edo zehazteko. https://youtu.be/D1sfoHxHHOE
Iruñeko Udalak kale-izendegia berrikusiko du, hiriaren izendapen-plakak oso-osorik elebidunak izan daitezen
Toki-erakundeak euskararen inguruko hainbat eskaera onartu ditu errotulazioan, erroldetan edo dokumentuak jasotzean https://youtu.be/ee3JJk_FCeo
Kike Los Arcos, Iruña 'ko soinujolea, oroitu dute plaka batekin bizi izan zen eraikinean, Ansoleaga kaleko 12. zenbakian
Nazioartean arrakasta izan zuen musika talde honetako laugarren kidea da, eta hiriak banaka omentzen du. https://youtu.be/X4yV300r5Ds
Alfredo Sada elkarteak artearen eta etxearen inguruko gogoeta bat proposatzen du Ziudadelan ikusgai dauden hogeita hamar bat obra piktorikoren bitartez
Elkarteko 28 artisten lanak biltzen dituen erakusketa Mistoen eraikineko beheko solairuan bisitatzen ahalko da, martxoaren 17ra arte https://youtu.be/mAzhLyMNGvk
Mendi zinemaren astea hasiko da gaur Golem Baionan
Mendiko film nabarmenenak eskeiniko dira bertan https://youtu.be/mDRDn7YQBM4
Larunbatean, otsailak 3, 17:00etatik 21:00etara, Gazteen etxean estilo ezberdinetako hiriko dantzen masterclass eskeiniko da profesionalen eskutik
Hip Hop, Trap, Dancehell edo Reggaetón bezalako estiloen oinarrizko nozioak ikasteko aukera egonen da https://youtu.be/W9a-kCJedR4
San Nikolas plazan izango da larunbat honetan San Blas eguneko azoka txikia, gozoki postuekin
Azoka zabalik egongo da 9: 00etatik 20:30era eta 12:30ean, Sarasate pasealekuan, Duguna taldeko dantzariek soka-dantza dantzatuko dute https://youtu.be/UP87MP5DnSk
Otsailaren 8an hasi eta martxoaren 1ean amaituko da Bertsoaroaren 33. edizioa
Zazpi emanaldi izango dira guztira, Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak elkarlanean antolatuta. https://youtu.be/7z9LqTk2cRQ
Iruñeko Etxebizitza Eskuragarriko Udal Planak halako 1.200 eta 1.600 etxebizitza artean sustatzea aurreikusten du datozen zortzi urteetan
Horietatik, 400 baino gehiago gazteendako alokairu sozialekoak izanen dira https://youtu.be/2Z33A3LPtH8
Kondestableak "Udaltzaingoan emakumeen lehen promozioaren 50 urteei" buruzko erakusketa hartu du
18 panelek argazkiak, dokumentuak, prentsa-artikuluak eta trafikoa arautzen hasi ziren agente aitzindariei buruzko informazioa biltzen dituzte. https://youtu.be/-021HUnXB4A
Iruñeko Udalak 450.000 euro bideratuko ditu zailtasun sozioekonomikoak dituzten familien edo infragorrietan bizi direnen alokairua ordaintzen laguntzeko
Dirulaguntzak 2024an eskatu ahal izango dira, eta diruz lagundu daitekeen alokairuaren kostuaren % 50 eta % 70 bitartean estaliko dute. https://youtu.be/36NgjzLmlos
Gaur amaitzen da otsailaren 6an (asteartea) eginen den Donibaneko auzo- eztabaidagunerako kontsultak eta proposamenak bidaltzeko epea
Interesdunek foros@pamplona.es helbide elektronikora edo decide.pamplona.es/eu atarira bidaltzen ahal dituzte haien iradokizunak https://youtu.be/TbYLzGCKhKE
Iruñeko Animalien Arretarako Zentroak gune bereizi bat prestatu du, lorategi eta guzti, katu-txakurkumeentzat
Felino txikiei hobeto kontrolatutako eta egokitutako espazio honek adoptatzaileak beraiekin sartu eta elkarreraginean aritzeko aukera ematen die. https://youtu.be/OkDWAImqp8w