Iruñerriko albisteak
Arga eta Ultzama ibaiak garbitzeko auzolana
Atarrabia parean Arga eta Ultzama ibaiak garbitzeko auzolana egingo dute larunbatean goizeko 10etan. San Andres errotan eta Martiket zubian elkartuko dira, Arga eta Ulzama ibaien ertzetan
ATARRABIA: Udako jarduerak haur eta gazteentzat
Atarrabian udarako jarduera desberdinak antolatu dituzte. 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoentzat, gazte uda bizi antolatu dute. Abuztuaren 3tik 31ra astearte eta ostegunetan izanen da, goizeko 11etatik
UHARTE: Garapen emozionalerako eta trebetasun sozialetarako bitartekari artistikoen taldea
Udari begira, garapen emozionalerako eta trebetasun sozialetarako bitartekari artistikoen taldea osatuko dute. 12 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzendutako espazio honetan, jarduera artistiko, plastiko, narratibo eta
“Uharte ezagutu” Orientazio aplikazioa zabalik utzi da
Uharte ezagutu Orientazio jardunaldian erabilitako aplikazioa zabalik utzi dutela jakinarazi dute. Helburua Uhartetik ibilbide bat egitea da, ondo pasatuz eta bidenabar, Uharte hobeto ezagutuz. Ibilibidea 20
Askatasuna BHIko ikasleek “Askatasunaren botilak” ibilaldiaren laugarren edizioan parte hartu dute
Askatasuna BHIko ikasleek "Askatasunaren botilak" ibilaldiaren laugarren edizioan parte hartu dute Memoriaren Nafarroako Institutuak antolatuta, ibilbidea Ezkaba Gotorlekua eta Urepelen arteko bidetik igarotzen da eta
BURLATA: Hurrengo ikasturterako kirol eskoletan izen emateko epea zabalik
Burlatan, hurrengo ikasturterako kirol eskoletan izen emateko epea zabalik da ekainaren 11ra arte. Izen emateak, udalaren webgunean egin beharko dira eta han bertan aurkitu daiteke beharrezko
BERRIOZAR: Euskara ikasteko beka eskatzeko epea zabalik
Berriozarren, 2020 – 2021 ikasturtean euskara ikasteko beka eskatzeko epea zabalik da uztailaren 15era arte. Beharrezko agiriak Udaletxeko Auzo-Bulegora eraman behar dira edo Egoitza Elektronikoko Erregistroan
ARANGUREN: “Nireganako bidaia” tailerrerako izen ematea 14 eta 16 urte bitarteko neskentzat
Arangurenen, “Nireganako bidaia” tailerra antolatu dute 14 eta 16 urte bitarteko neskentzat. Tailer honetan, autoestimua, autozainketa, erantzukizuna eta ahalduntzea landuko dira; gure gorputzak, emozioek, plazerak, desioek
ARANGUREN: Udako Kirol kanpainarako izen emateak
Arangurenen, aurten, Udako Kanpainarako kirol-eskaintza berreskuratzea proposatu dute, eta Aranguren Ibarreko Kirol Zerbitzuak 2021/2022 ikasturterako egindako proposamenak ere liburuxka batean bildu dituzte. Udako kanpainiarako izen emateak
ATARRABIA: Kirol eskoletako kamisetaren logotipoa hautatzeko lehiaketa
Atarrabian, kirol eskoletako kamisetaren logotipoa hautatzeko lehiaketa abiatu dute. Atarrabian, Ezkabarten eta Anuen erroldatutako 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Diseinuak aurkezteko epea ekainaren 18an amaituko
ATARRABIA: Hiri Udalekuetan izena emateko epea zabalik
Atarrabiako hiri udalekuetan izen emateko epea zabalik dago ekainaren 15era arte 012 telefonoan.Aurtengo udan, hiri-udalekuak euskaraz eta gazteleraz eginen dira. Lan-arrazoiak medio, oporretan dauden 3 eta
Ekainaren 5ean irekiko dira Atarrabiako igerilekuak
Bihar irekiko dira Atarrabiako igerilekuak eta udako denboraldiak irailaren 5era arte iraungo du. Iaz bezala edukiera mugatua izango du, Foru Aginduak ezartzen duenaren arabera. Berdeguneak taldekako
Ikuskizun berria aurkeztuko du Zirika Zirkus taldeak Berriobeitiko Euskara Zikloan
Ikuskizun berria aurkeztuko du Zirika Zirkus taldeak Berriobeitiko Euskara Zikloan. Igandean izanen da 18:30ean, Artikako Maria de Maeztu Kultur Etxean eta doan
HUARTE: Realizarte udalekuan izena emateko epea zabalik
Realizarte udalekua antolatu dute 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat. Abuztuaren 2tik 6ra izanen da, 09:30etik 13: 30era. Txangoak, eskulanak, antzerkia, batukada, argazkilaritza, tailerrak eta bestelako jarduerak eginen dutezke
EGUESIBAR: Gazteentzako tailerrak
Ekainaren 25ean , arratsaldez, parkour tailerra eskainiko dute Olatzeko kiroldegian 12 eta 18 urte bitarteeko gazteentzat euskaraz. Interesa duten gazteek, FAZen eman beharko dute izena ekainaren
EGUES: Lokalak eta terrazak egokitzeko eta merkataritza eta ostalaritza sarea modernizatzeko inbertsiorako laguntzak eskatzeko epea
Eguesen, lokalak eta terrazak egokitzeko eta egusibarko merkataritza eta ostalaritza sarea modernizatzeko inbertsiorako laguntzak eskatzeko epea ekainaren 2tik urriaren 31ra arte egonen da zabalik. Honen inguruko informazio guztie ta
BURLATA: Ostalaritza txartelak
Burlatan, ostalaritza txartelak eginen dituzte. Bonuak 2021eko ekainaren 15etik abuztuaren 31ra bitartean erosi eta trukatu ahal izango dira, biak barne. Bonuak 5 euroko balioa du, eta bezeroek 3 euro
BURLATA: Emakumeen ahalduntzerako doako prestakuntza
Burlatan, Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Zerbitzuan aplikatzen den neurrietako bat “pertsonen bizi-baldintzak hobetzea” da, beti bezala kulturen arteko harremanetarako espazioetan. Udalak Cibervoluntarios Fundazioarekin egindako hitzarmen bati esker, doako prestakuntza
BERRIOBEITI: Udal ikastaroen itzulketak
2020-2021ko Udal ikastaroen itzulketak udan eginen dituztela jakinarazi dute. Ikasturtean zehar, eta Nafarroako Gobernuko osasun agintariek ezarritako neurrien ondorioz, udal ikastaroek eragina izan dute, edo eskolak erabat eteteak edo
BERRIOBEITI: “Zendeako Konkistatzailea” gazte kanpaldirako izen-emateak
Berriobeitin, "Zendeako Konkistatzailea" gazte kanpaldirako izen-emateak ekainaren 3tik 9ra izango dira, 012-Infolocal telefonoan, goizeko 8: 00etatik 18: 00etara. Plazak zozketa bidez esleituko dira, eta ez da kontuan hartuko deiaren
Iruñerriko jasangarritasun jardunaldiak
Arangurengo Udalak, iruñerriko jasangarritasun jardunaldien antolakuntzan hartu du parte. Jardunaldi horiek Civican zentroan eginen dira, ekainaren 9, 10 eta 11n, goizez. Izen-emateak maiatzaren 10etik aurrera egin daitezke online. Eta
ANTSOAIN: Euskara klaseak eta ikasteko eta udalekuetarako dirulaguntzak
Antsoainen, hurrengo ikasturterako euskara klaseak prestatzen dabiltza. Zubiartek jakinarazi du, ekainaren 1etik 20ra zabalduko dela lehenengo matrikulaldia, Zubiarteren weborrian. Hau da, epe horretan eman behar da izena Zubiartek eskainitako
Haurrentzako igeriketa ikastaro trinkoak ekainean
Zizur Nagusian, ekainean, haurrentzako igeriketako ikastaro trinkoak antolatu dituzte ohitura hezkuntza zerbitzuarekin. “Ohitura hezitzaile” zerbitzuak, eskolak hasi baino 15 minutu lehenago haurren igeriketako ikasleak jasotzen dituen eta amaitu eta
Padel ikastaro trinkoak adin guztietarako
Zizur nagusian, udarako padel ikastaro trinkoak prestatu dituzte abonatuentzat. Ordubeteko 5 saio eginen dira, astelehenetik ostiralera eta 7 txandatan emango da. Txanda horietako bakoitzak 4 ordutegi eskainiko ditu. Ziurrenik,